02 Abe Euskaraldia 2022 – AhoBIZI eta BelarriPREST –
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekin genion ariketari. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berrien bidean lan egin genuen elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia zen. Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera handitzea zen. Euskararen alde “HITZEZ EKITEKO”...