GRADUAZIOAK
Ekaina iritsi zen, uda, eta horrekin batera ikasturtearen amaiera; hala ere, gure ikasleen graduazioak ospatzeko unea ere bada ekaina. Hilaren 5ean Erdi eta Goi Mailako ikasleak graduatu ziren, 12an Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak eta 13an, ostegunean, DBHko ikasleak. Honetaz aparte, ZIGeko eta PPAko aitortzak burutu ziren.
Ekitaldi horietan oso ekitaldi hunkigarriak antolatu ziren, non ikasleak protagonista izan ziren, titulua jaso zuten eta bere bidean oso garrantzitsua izan den etapa amaitu zuten. Batzuek ikasten eta prestatzen jarraituko dute, eta beste batzuk lan-munduan hasiko dira. Zorionak eta animo guztioi zuen bizi-une berrian!