2024ko uda honetan, ez da atsedenik izan Heziketa Zentroan, eta instalazioak hobetzeko lanean jarraitu dugu, bai Arbolantxa eraikineko espazioan, bai Dario de Areition. Langileei eta ikasleei kalitate handiagoko espazioa eta tresnak eskaini ahal izateko obrak eta mantentze-lanak dira.
Obrei dagokienez, ZIG koadernatzeko gela 407tik 103ra aldatu da. Idazkaritzako eskaileraren beheko aldean garbiketa-biltegiaren espazioa berritu da. Patioko 113. zenbaki-gela aparkaleku gaineko kokapen berrira aldatu da. 2 BIE berri instalatu dira oinarrizko LHko eremuan eta soldadura-karrozeriako korridorean, eta Dario eta Arbolantxako su-itzalgailu, alarma-zentral, detektagailu eta BIE guztiak urtero berrikusi dira. Eraikin berriko obra izan da; zapatak egin, zuinkatu, markatu eta gauzatzeko behin betiko planoak, egitura 1. solairura arte altxatzea.
Dario de Areition, pixatoki bat jarri da egokituta, ikaslearen berariazko beharrak direla eta.
Tailerretan: Soldadura- eta xafla-biltegi zaharraren eremuan espazioak birbanatu dira mekanizazio-espazio berrirako. Espazien birbanatzea karrozeria-tailerrean, gradu berrietara egokitzeko izan da. Soldadura-korridorean biltegi berri bat eraiki da eta horrekin batera 4. solairuko gelak berritu dira, erizaintzako laguntzaile erdi mailako espezialitate berrirako.
Informatikari eta teknologiari dagokienez, irakasleen ordenagailuak berrikusi, egiaztatu eta prestatu dira. Intranet berria garatu da, eta modulu hauek gehitu dira: berriak, pertsonak, ordutegi-erregistroa, e-Baimen eta mantentze-lanak. Arbolantxako ordenagailu guztiak berrikusi dira; Ikasgeletako ekipoak berrikusi eta abar. Darioko instalazio elektrikoa aldatu da, BTEEra egokitzeko eta behar den BKEa konpontzeko. AR-324 ikasgelan ordenagailu berriak instalatu dira. Ekipo berriak, monitore berriak, beharrezko software guztia berriz instalatu eta berriz konfiguratu.
Ingurumen-gelan, argiztapen berria instalatu da SMAn. Etengailuak konpondu, pizteak banatu eta birbanatu, ekipoak LEDera aldatu, agertokirako DMX kontroleko fokuak instalatu. Eguneratu, software-bertsioak aldatu (AutoCAD 313. eta 322. gelak), aldatu eta beharrezkoa denean berriz instalatu.
Enplegurako prestakuntza: Banaketa eta espazio berria Enplegurako Prestakuntza sailarentzat
Arbolantxan, estalki guztiak berrikusi dira, erretenak garbitu dira eta hustubideak hustu , euri-garaian arazorik ez izateko.
Dario eta Arbolantxa zuhaiztien inausketa ere egin da.
Formación para el empleo:
Nueva distribución y espacio para el dpto. de Formación para el empleo
En Arbolantxa se ha realizado una revisión completa de todas las cubiertas, limpieza de canalones, desagües de cara a evitar problemas en época de lluvias.
También se ha realizado Poda de arbolado de Darío y Arbolantxa.