EINNEK enpresari bisita

INDUSTRIA ERRONKAren proiektuaren barruan, DBHko 4. mailako ikasleek enpresetako prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin. Ostegunean, urriak 24, EINNEK enpresa bisitatu genuen, koadro elektriko bat diseinatzetik fabrikatu arteko prozesua nolakoa den ikusteko.

EINNEK ekipo-ondasunak fabrikatzeko ingeniaritza elektrikoa, Galdakaon (Bizkaia). 2020ko uztailean eratu zen, eta 28 langile ditu gaur egun.

Bere jarduera nagusia osagai eta ekipo elektriko-elektronikoen diseinua eta fabrikazioa da, Lean Manufacturing metodologietan eta Agile manifestuan (AGILEAN MANUFACTURING) bideratua, eta bezeroarekin komunikatzeko sistema batekin, bere online eskaeraren egoera uneoro ezagutzeko aukera ematen diona plataforma baten garapenaren bidez (einnlive).

Ikasleentzat esperientzia interesgarria eta oso aberasgarria izan zen. Bertatik bertara ikusi ahal izan zuten nola egiten den lana enpresa batean. Askorentzat elektrizitatearekiko eta industriarekiko motibazioa piztu zuen.