Urtero bezala, gaur Zeinu Hizkuntzen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Otxarkoagako Formakuntza Zentroan urteak daramatzagu gure ikasle gorrak gizarteratzeko lanean eta Zeinu-hizkuntza beste hizkuntzekin batera bizi da ikasgeletan eta ikastetxe osoan.
Gure helburu nagusia Zeinu-hizkuntzaren erabilera zabaltzea da, pertsona gorren eta entzuleen arteko komunikazioa erraztea, gorren kultura bultzatzea eta pertsona gorrak gizarteratzea.
Denok elkarrekin lan egiten badugu zeinuak ikasiz, INKLUSIOA errealitate bihurtuko dugu.
ZEINU-HIZKUNTZA ERE GURE HIZKUNTZA DA!