Azaroaren 3an eta 4an, CraftAdapt proiektuaren esparruan, Alemania, Italia, Suedia eta Txekiar Errepublikatik etorritako irakasle talde baten bisita jaso dugu, proiektuari jarraipena emateko asmoz.
CraftAdapt proiektua zentroaren nazioartekotze-ekintzen barruan dago, eta bere helburua da artisautza jasangarriaren arloko hezkuntza-erakundeen eta Europako enpresen arteko lankidetza sustatzea.
Proiektu honen bidez, ekonomia zirkularrean oinarritutako artisautza sustatzen da, sektorearen berrikuntza, jasangarritasuna eta digitalizazioa bultzatuz.
CraftAdapt-ek aukera ematen die irakasleei eta ikasleei praktika onak, unitate didaktikoak eta eskuliburuak partekatzeko, kultura anitzeko ingurune batean funtsezko gaitasunak gara ditzaten, eta, horrela, gure lanbide-heziketaren dimentsio europarra indartzen da. Gaur egun, Suedia, Italia, Txekia eta Alemaniako zentroekin lan egiten dugu.
informazio gehiagorako: CraftAdapt