Don Diego Berguices Eguna 2025

2025eko azaroaren 20an Otxarkoaga Formakuntza Zentroaren sortzailea jaio zela 102 urte ospatzen dira.

Horretarako bi egun esanguratsu antolatu ziren. Azaroaren 19an langileekin ospatu genuen ingurumen aretoan. Gure lankide Iñigo Najarroren bideo eta diskurtsoen bidez, proiektu honi hasiera eman zioten balioak gogoratu ziren.

 

 Unerik hunkigarriena German Oliva eta Noemi Martínez lankideak omendu zituztenekoa izan zen, 25 urte bete baitituzte Heziketa Zentroan lanean.

Edu irabazle atera zen ekitaldiaren amaieran zozketatzen den produktu solidarioen saskian.

Azaroaren 21ean, ikasleekin kultur jarduerak egin ziren plan desberdinetan, zentroaren fundazioaren irudia eta balioak nabarmentzeko, bai eta aisialdikoak ere, giro onean egun seinalatu honetaz gozatzeko.