Camino Arbolantxa 57, 48004 Bilbao (Bizkaia)
Tel: +34 944 124 992 / Fax: 944 598 035

EUSKARALDIA 2020

EUSKARALDIA 2020

Bai Darion eta baita Arbolantzan ere, Euskara Talde bana sortu dugu. Eurak dira gure ikastetxean euskararen egoera hobetzeko lanean ari direnak.
EUSKARALDIA 2020. Euskara Taldeetako ikasleek kartelak pegatu dituzte bi edifizioetan. Gainera, ekimena laguntzeko, DARIOn Euskaraldiko poltsak saltzen aritu dira, eta Arbolantzan parte hartzeko txapak banatu dituzte. Irakasleok ere pasa den asteazkenean, azaroaren 18an, Bilboko bi arduradunen bisita izan genuen: Markel eta Ana etorri ziren, Euskaraldiaren aurtengo egitasmoa aurkeztera.
Baina hau ez da hemen bukatzen! Oraindik ere euskara bultzatzeko lanean ari gara (eta ariko gara)… Jarraitu gure pausuak!