Otxarkoagako Formazio Ikastetxean Larrialdi eta Bihotz-Biriketako Bizkortze Ikastaroen Arrakasta Maiatzaren 13an eta 16an, Bilboko Otxarkoagako Formazio Ikastetxeak larrialdi eta bihotz-biriketako bizkortze (BBB) ikastaroak antolatu zituen, Osakidetzako mediku talde batek gidatuta. Teoria eta praktika uztartzen dituzten ikastaro hauek arrakasta itzela izan dute, eta ikasleei eta ikastetxeko langileei larrialdietan jarduteko ezinbesteko tresnak...

1. B mailako ikasleek paperezko hegazkinen 1. lehiaketa egin dute. Ikasleen gustu eta motibazioetatik abiatuta, lehiaketa hau Azaleztapen Tailerrean egitea erabaki zen. Proiektua ikerketa-eremu batekin hasi zen, non ikasleek hegazkin hori egiteko hainbat modu bilatu behar zituzten. Modeloak lortu ondoren, DIN A4ko folioetan manipulatu zuten, hegaldirik onena zein zen egiaztatzeko. Egiaztapen hori egin...

Oinarrizko mailako lehen mailako ile-apainketako ikasleak Otxarkoagako eguneko zentrora abiatu ziren otsailaren 8an. Irteeraren helburua izan zen bertako erabiltzaileekin solasaldia partekatzea eta belaunaldi-arrakalari amaiera ematea. Ikasleek eta bertako nagusiek lehen unetik konektatu zuten emozionalki eta bertan sortu zen giroa paregabea izan zen. Bikoteka, bakoitzaren istorio pertsonalak kontatu zituzten, hasieran ikasleek eta...

Agate Deuna eguna aski famatua da Euskal Herrian eta aintzinatik leku askotan ospatzen da. Egun honetan Agate deunaren irudia nabarmendu, bere historia, martir bihurtu zutenekoa, eta bere legatua oroitzen dugu. Ia 2000 urteko istorio indartsua. Geroztik, otsailaren 5a egun berezia da gurean eta gure ikastetxean ere goraipatu nahi izan dugu Agate...

Joan den astean SER Euskadi Irratiak eta BBK-k antolatutako ODS sarien banaketa egin zen. Sari horien helburua da Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzen laguntzen duten pertsonen, enpresen eta erakundeen lana ezagutaraztea eta aintzatestea. Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa izan da lehenengo edizio honetan parte hartu duen erakundeetako bat. Oso hurbil geratu gara sariaz, datorren...

2023ko maiatzaren 11n XIII. Hezkuntza Jardunaldiak burutu genituen Otxarkoaga ikastetxean. Edizio honetan gurekin izan ziren Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea eta Julen Elgeta, HETELeko lehendakaria. Lanbide Heziketako 6. Euskal Plana eta Lanbide Heziketa Euskal Autonomia Erkidegoan onartzeko agindua azaldu zituzten, hurrenez hurren. Elizbarrutiko Ikastetxeak HETEL - Heziketa Teknikoko...

San Tomas jaia ospatzeko, zer hobe sukaldaritza tailerrean txorizoarekin talo on batzuk egitea baino? Otxarkoaga Ikastetxean jo ta ke ibili gara sukaldari lanetan aste honetan zear. Gainera, gaur bisita berezi bat izan dogu. Ikasleek taloaren orea egin eta sukaldatu dabe Guraso Elkarteko kideen laguntzagaz, eta jaki gozo hau txorizo frijitu edo...