Nola aldatu den! A zer ilusioa!! Ze garaiak! Otxarkoagako Veracruz ikastetxe zaharreko 10 ikasle ohiek Fundación Otxarki Fundazioaren instalazioak bisitatzean gehien errepikatu dituzten esaldiak izan dira. Otxarkoaga Heziketa Zentroko Fernando Herranz irakaslearekin lankidetzan, eta azken ikasle-taldearekin harremanetan (emakumezkoen ikastetxea zenean), OHO ikasi zuten ikastetxea bisitatu ahal izan dute 80ko hamarkadan. Ikastetxe horrek 2004an...

2023ko maiatzaren 11n XIII. Hezkuntza Jardunaldiak burutu genituen Otxarkoaga ikastetxean. Edizio honetan gurekin izan ziren Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea eta Julen Elgeta, HETELeko lehendakaria. Lanbide Heziketako 6. Euskal Plana eta Lanbide Heziketa Euskal Autonomia Erkidegoan onartzeko agindua azaldu zituzten, hurrenez hurren. Elizbarrutiko Ikastetxeak HETEL - Heziketa Teknikoko...

San Tomas jaia ospatzeko, zer hobe sukaldaritza tailerrean txorizoarekin talo on batzuk egitea baino? Otxarkoaga Ikastetxean jo ta ke ibili gara sukaldari lanetan aste honetan zear. Gainera, gaur bisita berezi bat izan dogu. Ikasleek taloaren orea egin eta sukaldatu dabe Guraso Elkarteko kideen laguntzagaz, eta jaki gozo hau txorizo frijitu edo...

Osteguna, abenduak 15, egun berezia izan zen Otxarkoaga Ikastetxean. Mikel Markez euskal abeslariaren bisitaz gozatu genuen eskolako areto nagusian. "𝗠𝘂𝘀𝗶𝗸𝗮𝘇 𝗯𝗶𝘇𝗶𝘁𝘇𝗲𝗮 𝗺𝘂𝗻𝗱𝘂 𝗵𝗼𝗻𝘁𝗮𝘁𝗶𝗸 𝗽𝗮𝘀𝗮𝘁𝘇𝗲𝗸𝗼 𝗶𝗯𝗶𝗹𝗯𝗶𝗱𝗲 𝗲𝘇𝗶𝗻 𝗵𝗼𝗯𝗲𝗮 𝗱𝗲𝗹𝗮 𝗱𝗲𝗿𝗶𝘁𝘇𝗼𝘁" Mikel Markez Euskal kantautorea Hamarkadaz hamarkada bidaiatu dugu #abesti ezberdinekin...

      2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekin genion ariketari. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berrien bidean lan egin genuen elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia zen.      Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera handitzea zen. Euskararen alde “HITZEZ EKITEKO”...

Irailaren 23an, ostirala, Zeinu Hizkuntzen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Otxarkoaga Ikastetxean. Zeinu Hizkuntza ere GURE HIZKUNTZA da Noiz egun hoberik gure dibertsitate kulturala ospatu eta zeinu hizkuntza erabiltzaileei omenalditxo bat egiteko, Nazioarteko Zeinu Hizkuntzen Eguna baino? Eta, nola ez, gorrak diren pertsona guztiei millaka besarkada bidaltzeko! Zeinu Hizkuntza erabiliz (nola ez) "Zeinu...