ALKATEAren BISITA “ETORKINAK EUSKERAZ”

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Udalbatzako beste ordezkari batzuekin batera, ostiralean, Otxarkoaga Ikastetxea bisitatu zuen, “Etorkinak Euskaraz” ekimena ezagutzeko. 

Bilboko Udalak diruz lagundutako eta Labayru Fundazioko irakasleek tutorizatutako proiektua da. Helburua, Euskadiko hezkuntza-sisteman sartu berri diren ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea. Hain zuzen ere, ikasleek euren esperientzia konpartitu dute alkateak haien ikasgeletara egindako bisita batean.

Bisita hasteko, ikastetxean dauden ikasle eta hizkuntzen aniztasuna eta euskararen alde egiten den lana azaldu dira.

Alkateak Euskara Taldea ezagutu du. Ikasle talde horrek bere ikaskideak euskal kulturara hurbiltzeko hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nola txalaparta-ikastaroa, Durangoko Azokarako irteera, Euskararen Eguna, San Tomas, Santa Ageda, baita euskal artisten bisita ere, hala nola Jon Gurrutxaga, Afrika Bibang, Eñaut Aiartzaguenaga eta Amets Arzallus.

Ikastaroek HABEk diseinatutako AISA programaren metodologia jarraitu dute. Programa hori beste leku batzuetatik iritsi diren eta euskararekin harremanik ez duten pertsonei zuzenduta dago, eta hizkuntzaren erabilera praktikora bideratuta dago.  Ikasturtean zehar, ikasleek hirurogei eskola-ordu eman dituzte gai horretan, beren ohiko eskola-ordutegiaren barruan.

Klaseak ikasleak dauden oinarrizko graduetako lehen mailan eskaini dira, berariaz eratutako zazpi taldetan, Labayru Fundazioko irakasleen eta Otxarkoaga Ikastetxeko hizkuntza-normalizazioko arduradunen koordinaziopean. Euskara ikasleen lan-etorkizunerako erabilgarria izateaz gaineuskal kulturara hurbiltzeko beste arrazoi bat aurrerantzean izango duten testuinguru soziala ezagutzea da. 

Videoa: 🎬