Kudeaketa sistema integratuaren politika

 

OTXARKAGA ESKOLA PROFESIONALA Bilboko gotzaindegiko ikastetxe bat da, eta bere jardueraren ardatza Hasierako Prestakuntza (DBH, HHE, LTZ eta Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak) eta Enplegurako Prestakuntza dira.

 

OTXARKOAGA ESKOLA PROFESIONALAK hainbat erreferentzia kontuan hartuta definitu du bere kudeaketa-sistema:

 

  • UNE-EN-ISO 9001:2015
  • UNE-EN-ISO 14001:2015
  • UNE-EN ISO 45001:2018
  • Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredua

 

   Gure estrategiarekin bat etorriz, gure zentroak jarduteko filosofia bat hartu du, eta honako jarraibide hauekin identifikatzen da:

– Ondo egindako lana eta gure jardueren, ematen ditugun zerbitzuen eta lan-prozesuen etengabeko hobekuntza.
– Bikaintasunaren, ingurumenaren eta laneko segurtasun eta osasunaren kultura sustatzea gure erakundearen barruan.
– Ikasleei, ikastetxeko langileei eta interes-taldeei balioa ematea, haien ahotsa entzunez eta haien arrazoizko itxaropenak asetzen saiatuz.
– Gure kudeaketa-sistema eta gure proiektuak bat etortzea misio instituzionalarekin, haren ikuspegiarekin eta estrategiekin, eta haren EEMn zehaztutako balioen arabera jokatzen saiatzea.
– Ingurumen-alderdiekin, laneko segurtasunarekin eta kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntzarekin lotutako legezko baldintza aplikagarriak eta erakundeak sinatzen dituen beste baldintza batzuk betetzea.
– Jarduteko sistematika bat ezartzea, gure eragiketa eta jarduerekin lotutako gure ingurumen-inpaktu esanguratsuak kontrolatzeko.
– Konpromisoa: lan-baldintza seguruak eta osasungarriak ematea, arriskuak ezabatzea eta lanpostuei eragiten dieten arriskuak murriztea.
– Prozesuak etengabe hobetzera bideratutako kudeaketa, prozesuen plangintzaren, garapenaren, berrikuspenaren eta hobekuntzaren bidez.
– Emaitzak hobetzea, Kudeaketa Sistemaren adierazleak eta helburuak definituz, horien lorpen-maila ebaluatuz eta langileei interesatzen zaizkien alderdi guztiak kontsultatuz eta informatuz.

   Jarraibide horiek plan estrategikoen bidez eta urteko planen bidez hedatzen dira, funtsezko adierazleen helburuak formulatuz eta betez.

   Kudeaketa-sistemarekiko konpromisoak erakunde osoari eragiten dio. Zentroko pertsona guztiek onartzen dute konpromiso hori eta Sisteman ezarritako baldintzak betetzeko duten erantzukizuna, bai eta etengabeko hobekuntzan eta erakunde-helburuen lorpenean aktiboki parte hartzekoa ere.

   Ikastetxeko Zuzendaritzak jarduerak arrakastaz garatzeko behar diren bitartekoak eta prestakuntza emango ditu.

   Politika hori urtero berrikusiko du zuzendaritzak, eguneratuta mantenduko da eta alderdi interesdunei jakinaraziko zaie ikastetxearen webgunearen bidez.

   Bilbon, 2020ko irailaren 29a.