ZIGek Bizkaiko Foru Aldundiko jauregia bisitatu du

Azken bi aste hauetan, SATeko taldeok Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Kale Nagusian kokatua.


Jauregia 1900. urtean inauguratu zen eta Luis Aladrén Mendivil arkitektoak diseinatu zuen. Eraikina estilo eklektikoaren erakusle da, elementu klasikoak eta barrokoak apaingarri modernistekin konbinatzen dituena. Aretoetako bat Versailles jauregian inspiratuta dago.

Fatxadan, “La Caridad” eta “La Justicia” eskulturak nabarmentzen dira, Joaquín Lucarini eskultoreak, Deustuko Tigrearen egile berak, eginak.


Bisitan zehar, hainbat margolanen historia, areto ezberdinak, beirate ikusgarriak eta bitxikeria ugari kontatu zizkiguten. Asko ikasi dugu! Dena oso dotore eta luxuzkoa iruditu zitzaigun!

Jauregiak balio historiko handia du, Eusko Jaurlaritzaren lehen bilera ofizialaren egoitza izan baitzen 1936an.


Gainera, balkonada ikonikoa da Bilboko Athletic Clubeko zaleentzat, bertan ospatzen baititu taldeak bere tituluak zaleekin garaipen garrantzitsu bakoitzaren ondoren.