OTXARKOAGA prestakuntza-zentroko, hezkuntza-komunitateak, erakunde titularrak, irakasleek, familiek, ikasleek eta irakasle ez diren langileek eratuta, uste du hezkuntza-proiektua oinarrizko dokumentua dela, eta bertan:
Nortasun-ezaugarriak agertzen dira.
Hezkuntza-ekintzaren funtsezko ildoak proposatzen dira.
Proiektu hau dokumentu bizia da, dinamikoa, eta ikastetxean egiten den hezkuntza-jarduera guztia markatzen eta bideratzen du. Horregatik, ez da mugiezina, zentroaren bizitzak berak etengabe kontrastatu behar duen dokumentua baizik.