* Renault Zoe ibilgailuaren argiek konpontzeko prototipoa

Eskuzeskuren bitartez, enpresa gure Tkgune taldearekin harremanetan jarri da proiektu berri bat lantzeko. Proiektua, Renault Zoe ibilgailuaren argiak konpontzeko pieza bat diseinatzea izan da. Auto marka batzuk beren argien konponketa kitak saltzen dituzte, baina kasu honetan, ez zuten oraindik honelako kit bat.

 

 

Gure zentroaren automozio eta diseinu arduradunekin harremanetan jarri ginen, eta proiektua gauzatzea bideragarria ikusi genuen.

 

 

Kit a 3D inprimaketa bidez egin da, emaitza ona lortuz.

 

Prototipo hauek egiaztatu eta ibilgailuetan probatu ondoren, haien emaitza bikaina frogatu da.

 

Urtea: 2022


❑ Arlo teknologikoa: Industria 4.0 eta fabrikazio aurreratua


❑Ikastetxe partehartzaileak: CF Otxarkoaga


❑Enpresa lankidea: Eskuz Esku Sociedad Limitada

❑ Egindako lanaren deskribapena:

 

❖ Renault Zoe ibilgailuaren argien konpontzeko kitaren diseinua

 

 

Enpresa kolaboratzailea ez zuenez aurkitu Renault Zoe ibilgailuen argiak konpontzeko Kit bat egiten duen hornitzaile bat, gurekin jarri ziren harremanetan.

 

 

3D inprimagailuren bidez, aurrez diseinatutako Kitaren prototipoa egin da zentro eta enpresaren arteko lankidetza baten ondorioz. Kit honen helburua, enpresan asko ikusten duten arazo bati konponbidea ematea da, hau da, argien patillak maiz apurtzen dira eta hau konpondu nahi dute era erraz, ekonomiko eta azkar batean.

 

 

Proiektua aurrera eramateko, hurrengo pausuak jarraitu dira:

 

 

1. Otxarkoaga zentrua eta enpresaren arteko bilera, aukeratutako soluzioa partekatzeko.

 

 

2. Zentroak egindako diseinuaren aurkezpena. Enpresak apunte batzuk egin ondoren, aldaketak egin ziren eta diseinu finala aurkeztu zen.

 

 

3. Piezaren prototipatzea enpresari erakusteko.

 

 

4. Ibilgailuan pieza egiaztatzeko proba.

 

 

5. 20 unitateen prestakuntza etorkizuneko konponketak egiteko.