euskaraldia-2022

Euskaraldia 2022 – AhoBIZI eta BelarriPREST –

      2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekin genion ariketari. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berrien bidean lan egin genuen elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia zen.

      Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera handitzea zen. Euskararen alde “HITZEZ EKITEKO” eta euskaraldia goraipatzeko, zer hobe jaialditxo txiki bat egitea baino eta horretan aritu ginan abenduaren 2an. Euskarazko musikaz gozatzen, talo goxoak dastatzen eta giro atsegin eta erosoan. Zelan gustatzen zaigun parranda!

euskaraldia 2022 dbh otxarkoaga

Euskara aniztasunaren giltza
Euskara, aniztasunari deika
Aniztasuna eta euskara BAT

      Eta, aldarrikatzeaz hitz egiten gabiltzala, badago euskara batzen duen beste ardatz bat: Abenduak 3, Euskararen Eguna. Egia esan, abenduraren 3a egun garrantzitsua da guretzat, gizartearentzat, aldarrikatzekoa. Beharrizanak dituzten pertsonen eskubideak eta euskaraz hitz egiteko eskubidea aldarrikatzeko eguna. Guk, Otxarkoaga Ikastetxetik, gure ekarpentxoa burutu nahi izan dugu; hona hemen SATeko ikasleek prestatu diguten bideoa:

      Ez ahaztu inoiz euskara gure altxorrik preziatuena dela, gure ondarea, arbasoek sortutakoa eta maitasunez zaindutakoa. Arduratsuak izan eta maita ezazue! Ahobizi eta Belarriprest izan urte osoan zehar!

      Jarraian Euskaraldiaren bideoklip ofiziala duzu ikusgai. Zuei ere guri bezain beste gustatzea espero dugu. Gora euskara eta Euskararen Eguna!