Oinarrizko mailako lehen mailako ile-apainketako ikasleak Otxarkoagako eguneko zentrora abiatu ziren otsailaren 8an. Irteeraren helburua izan zen bertako erabiltzaileekin solasaldia partekatzea eta belaunaldi-arrakalari amaiera ematea.
Ikasleek eta bertako nagusiek lehen unetik konektatu zuten emozionalki eta bertan sortu zen giroa paregabea izan zen. Bikoteka, bakoitzaren istorio pertsonalak kontatu zituzten, hasieran ikasleek eta gero nagusiek. Elkartrukea aberasgarria eta magikoa izateaz gain onuragarria izan zen oso parte hartu zuten pertsona guztientzat. Bertaratu ginen guztiok zeharo hunkituta bukatu genuen jardunaldia.
Honelako ekintzek sortutako emaitzak ikusita ziur beste hainbat gauza sortuko direla etorkizunean auzo-lanetik mundura.