Martxoaren 11tik 15erako astean matematika astea ospatu genuen eta horretarako hainbat ekintza antolatu genituen. “Dena da matematika” lelopean, hainbat esparru eta tailerretatik (Irakurketa erraza, Plastika, Musika, Ahozko adierazpena edo Informatika, besteak beste) zenbait alderdi matematiko landu genituen.
Probak aurretiaz irakasleek diseinatutako taldeetan antolatu ziren, eta matematikaz ikuspegi ludiko eta dinamikoago batekin gozatzeko helburua izan zuten.
Azkenik, asteari urrezko amaiera eman zitzaion martxoaren 14an, matematikaren nazioarteko egunean, ospatutako scape room batekin. Ihes-gela honetan egin zituzten probak aste osoan landu ziren kontzeptu eta trebetasun matematikoetan oinarritu ziren.