Simply Digitally & Plainvent

Miramar Jauregira joan ginen internazionalizazioko taldeko batzuk PlainVet eta Simply Digitally Included proiektua aurkeztera, mahai-inguru batean beste ikastetxeko langileekin ideiak partekatuz. Proiektu bi hauek maiatzan bukatuko ditugu.

Simply-n FPko irakasleontzat erraminta digitalak landu dira, liburuxka bat sortu da material horiek e-learning prozesuan nola barneratu lantzeko eta ikasleen motibazioa eta konfidantza arlo honetan ere areagotzeko. Halaber, podcast batzuk grabatu dira ikasleen esperientzia jakiteko COVID garaian online ikasketak nola burutu zituzten eta haien esperientzia pertsonala ezagutu ahal izateko.

Bestetik, PlainVet-en, hizkuntza inklusiboa eta erakurketa erraza lantzen duen proiektu bat da, gure ikasleen profil hain desberdinetara heldu ahal izateko eta behar bereziak dituzten ikasleentzako material egokituak sortzeko.