Berriz ere, Mintzodromo proiektua jarri dugu martxan ZIG programako ikasleekin. Dinamika honen bitartez, gure ikasgeletan dagoen zeinu-hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera indartu nahi izan dugu, gure hezkuntza-estrategian beste urrats bat emanez. Ikasturte honetan on line erronkei eman zaien erantzun arrakastatsuaren ondoren, gure ikasleek beste ikastetxe batzuetako ikasleak zeinu hizkuntzan sartzera animatu dituzte....

Martxoaren 11tik 15erako astean matematika astea ospatu genuen eta horretarako hainbat ekintza antolatu genituen. "Dena da matematika" lelopean, hainbat esparru eta tailerretatik (Irakurketa erraza, Plastika, Musika, Ahozko adierazpena edo Informatika, besteak beste) zenbait alderdi matematiko landu genituen. Probak aurretiaz irakasleek diseinatutako taldeetan antolatu ziren, eta matematikaz ikuspegi ludiko eta dinamikoago batekin...

DBHko 4. B eta 4. C mailako ikasleak Schneider Electric-Mesa enpresaren instalazioak bisitatzera joan ziren. Irteeraren helburua izan zen Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) antolatutako Industria Erronka proiektuaren barruan, prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzea eta, horrela, STEM bokazioak sustatzea. Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak parte hartzen du proiektu honetan, beste 55...