Soldadura eta Galdaragintzako EMHZko 2. mailako ikasleek urtarrilean amaitu dute industria-nabe bat eraikitzeko erronka. 3 pertsonako taldeetan, irakasleek erronka lortzeko diseinatutako planteamendua garatu dute gazteek. Kasu honetan industria-nabe bat izan da.
Hasteko, taldeak osatu behar izan zituzten eta irakasleek egindako txantiloiari jarraitu behar izan zioten. Bertan, diseinua, neurketak, soldadura, elementuen eskuairatzea, akabera eta, azkenik, egindako lanaren aurkezpena egin behar izan zuten. Horretaz gain, irakasleek erronkan aplikatutako trebetasunak baloratu zituzten, eta erronka kalifikatzeko, lortutako ikaskuntzaren emaitzak eta konpetentzia teknikoak eta lankidetza-lanerako trebetasunak ebaluatzeko hainbat irizpide hartu ziren kontuan.
Amaitzeko, ikasleek ikaskideen lana ebaluatu zuten, baita berea ere, eta irakasleek ere kalifikazioa eman zieten.