Zeinu-Hizkuntza Mintzodromoa

Berriz ere, Mintzodromo proiektua jarri dugu martxan ZIG programako ikasleekin. Dinamika honen bitartez, gure ikasgeletan dagoen zeinu-hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera indartu nahi izan dugu, gure hezkuntza-estrategian beste urrats bat emanez.

Ikasturte honetan on line erronkei eman zaien erantzun arrakastatsuaren ondoren, gure ikasleek beste ikastetxe batzuetako ikasleak zeinu hizkuntzan sartzera animatu dituzte. Bertan, gure ikasleak izan dira, berriro ere, “txokotan” banatuta, gonbidatutako ikastetxeetako ikasleak zuzendu eta gidatu dituztenak. Zeinu Hizkuntzako eduki ezberdinak landu dira modu ludiko eta dinamikoan, konfiantza hobetuz, adieraziz, ezagutuz eta modu kooperatiboan gozatuz.

Proiektu hau hezkuntza-erronka gisa diseinatu da, eskola-komunitatea inplikatuz, hezkuntza-hobekuntzarekin konprometitua, eta ikaskuntzaren ikuspegi osoa ematen duena. Egitasmo honek Otxarkoaga Prestakuntza Zentroaren ildo estrategikoei erantzuten die, hala nola malgutasuna, berrikuntza eta inklusioa, erakundeetatik eta hezkuntza-eremu orokorretik lortu nahi direnak.