Euskararik onena, egiten duzun hori da!

“Euskararik onena egiten duzun hori da” lemapean Otxarkoagako Lanbide Heziketa Zentroan mural bat sortu dugu euskararekin daukagun konpromisua adierazi nahiean. Ikastetxeko euskara taldeak burutu du ekintza, laguntzeko prest agertu diren beste ikasle batzuekin batera. Esperientzia itzela izen da eta ezin hobeto jardun gara elkarlanean. Euskeraren eguna ospatzeaz gain zerbait gehiago egitearen beharrizana sentitzen izan dugu eta hori dela eta burutu da proiektu parte-hartzaile txiki hau.

Ikastetxean, egunerokotasunean erabiltzen dugun arren, beronen erabilera sustatu nahi dugu bizitzako arlo guztietara. Lagunekin geratzen garenean, ogia erostera goazenean, garagardo bat eskatzen dugunean…

Eta gogoratu: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.

Euskararik onena egiten duzun hori da! Segi horrela!

Euskararik onena egiten duzun hori da!
Euskararik onena egiten duzun hori da

 

Horrez gain, bertaratu direnentzako grafiti tailer bat ere izan dugu. Eskerrik asko guztioi eta hurrengora arte!