Urtero legez, aurton ere euskararen eguna ospatuko dugu Otxarkoagako Formakuntza Zentroan. Jarduera ugari prestatu ditugu bertaratuko garen guztiok egun edar bat igarotzeko helburuarekin. Ah!, eta nola ez, euskaraz mintzatzeko!!
Ikastetxeko euskara taldeak ez du eguna ospatzeko aukera galdu nahi eta urreratu nahi duzuen guztiok ongietorriak zarete euskaldunontzat hain berezia den egun honetaz gozatzeko.
Aurton bideo bat prestatu dugu omenalditxo gisa. Bakoitzak, ahal duen einean, goraipatu dezala milaka urte dituen gure hizkuntza eta beronekin bizi ahal izatearen zorte itzela.
Gora euskara taldea!