Camino Arbolantxa 57, 48004 Bilbao (Bizkaia)
Tel: +34 944 124 992 / Fax: 944 598 035

Isiltasunaren ohiartzuna proiektua

Isiltasunaren ohiartzuna proiektua

Hauxe da Centro Formativo Otxarkoagak aurkeztu duen proiektua. Udalak onartu egin du eta hemendik aurrera ikasleekin hainbat ekitaldi antolatuko ditugu. Egia esan dagoeneko hasi dira egiten. Joan den egunean Pagasarri inguruetan ibili dira horko basozainarekin prestatutako ekintza bat betetzen.
Ostiral honetan Otxarkoagako kaleetara aterako dira ikasleak gaztainak banatzeko auzotarren artean. Gaztainada herrikoia goizez ospatuko da Kepa Enbeita enparantzan.

2014ko azaroaren azkeneko astean ospatu behar den programa edo proiektua dugu honako hau. Tailer askoz osaturiko proiektua da, momentu eta ikasle mota (adina…) ezberdinekin martxan ipintzeko asmoz. Birziklapena eta berrerabilpena, kontsumoa eta landarediaren gaiak oinarritzat hartzen ditu proiektu honek.

Aste horretan, Ingurugiro astea ospatuko dugu eta goian agertzen den izenburua izango da proiektuaren izena, Isiltasunaren oihartzuna, alegia. Ama lurra isil-isilik dago, sufritzen, gizakiak egindako hainbeste astakeria dela eta. Baina, noizean behin, haserre agertzen zaigu, berba egiten digu. Hezitzaileon helburua, ikasleak horretaz jabetzea da. Egoera lazgarriagoa egin ez dadin, eduki beharreko jarrera erakustea da geure asmoa. Horretarako, gai ezberdinak jorratzen dituen astea ospatzea da proeiktuaren funtsa, Ingurumenaren astea, eta ikastetxean ezezik, auzoan ere ospatu behar ditugun tailerrak dira, ahalik eta pertsona gehien inplikatzeko asmotan. Mendira (Pagasarri) irteeraren bat ere egin egingo dugu, bertan bertoko zuhaitzak landatzeko eta hazitegiekin lan egiteko asmoz.

Tailerrak hauek dira:

·        Bertakoak diren zuhaitzen hazitegiak.

·        Bertoko zuhaitzen landaketa Pagasarri mendian. Birlandaketa.

·        Zuhaitzak eta onddoen bereizketa.

·        Muskerurdina elkartearen bitartez, gazta, mamia eta marmelada ekologikoak egin.

·        Kidenda elkartearen bitartez, bidezko merkataritza gaia landu.

·        Gaztainada herrikoia.

·        Ukendu tailerra

·        Birziklapena:

ü Papera.

ü Kafe-kapsulak.

ü Arropa.

ü Jaboiak egin olio erabiliarekin.

ü Konpostaia tailerra.

ü Errefresko latak.

Ikasleei eta Otxarkoaga auzoko biztanlegoari zuzendutako proiektua izango da. Bertan, ezaguna den bezala, atzerritar eta egoera ekonomiko larrian dagoen biztanlegoa bizi da. Honetaz gain, gure ikastetxean dagoen ezindu fisiko eta sensorialen kopurua ere nabarmentzekoa da eta horiek denak proiektuaren parte izatea da gure beste helburuetariko bat